SARTUHASI SORTZEN

Sortu txantiloi batekin

Aukeratu aurrez landutako disenu profesional bat.

*Probatu doan 14 egunez


Sortu

AA bidez

Konektatu zure sareko profiletako informaziora.

*Probatu doan 14 egunez


Sortu hutsetik hasita

Hasi orrialde zuri batekin eta gehitu nahi dituzun elementuak

*Probatu doan 14 egunez


LEGE OHARRA ETA ERABILERA BALDINTZAK

1. INFORMAZIO OROKORRA

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen (LSSICE) 10. artikuluan xedatutakoa betez, jakinarazten da BAAI.EUS domeinuaren eta azpiko zerbitzu guztien titularra dela:

  • Titularra: PUNTUEUS Fundazioa (aurrerantzean, Jabea)
  • IFZ: G75060178
  • Helbidea: Kalebarren plaza 3, 20870 Elgoibar (Gipuzkoa)
  • E-posta: info@puntu.eus

Kudeaketa Teknikoa eta Fakturazioa: BAAI.EUS zerbitzuaren hornidura teknikoa, mantentze-lanak eta adimen artifizialeko motorraren kudeaketa PUNTUEUS Fundazioak burutzen ditu, nazioarteko software hornitzaileekin (Brizy web-sortzailea eta Ecwid e-commerce plataforma) eta Corehub erregistro-gatewayarekin lankidetzan. Fakturazioa eta "web slot" harpidetzen kudeaketa administratiboa Stripe ordainketa-pasabide seguruaren bidez automatizatzen da. Erabiltzaileak onartzen du harreman komertziala Jabearekin ezartzen duela, integratutako plataforma teknologikoen erabilera-baldintzak errespetatuz.

2. BALDINTZEN ONARPENA ETA ERABILERA

Webgune honetara sartzeak eta BAAI.EUS-ek eskaintzen dituen tresnak (webguneen eraikitzaile adimenduna, domeinuak, hostinga eta e-commerce denda) erabiltzeak Erabiltzaile izaera ematen dizu. Horrek esan nahi du une honetan argitaratutako Lege Oharra eta Erabilera Baldintzak osotasunean eta erreserbarik gabe onartzen dituzula. Jabeak eskubidea du baldintza hauek edonoiz aldatzeko.

3. ZERBITZUAREN EDUKIA ETA JABETZA INTELEKTUALA

BAAI.EUSek adimen artifizial generatiboan (Latxa LLM) eta nazioarteko sistemetan oinarritutako web-eraikitzaile integral bat jartzen du erabiltzailearen esku.

  • Tresnaren jabetza: Plataformaren egitura, "Triangular API" arkitektura, diseinua eta markak Jabearenak edo lizentziapekoak dira.
  • Erabiltzailearen edukia: Erabiltzailea da plataforman eta bere webgunean gordetzen edo sortzen dituen fitxategi, testu, produktu eta datu guztien jabe bakar eta arduraduna. Jabeak ez du edukien gaineko jabetzarik aldarrikatzen. Sortutako webguneak estandar unibertsal irekietan (HTML5, CSS3) oinarritzen dira, datuen eramangarritasuna bermatuz.

4. KONTRATAZIO BALDINTZAK, PREZIOAK ETA ITZULKETAK

  • Tarifak: Plan bakoitzaren prezioak baai.eus webgunean daude zehaztuta. Prezio horiek ez dute BEZ zerga barne hartzen; zerga hori erosketa-prozesuaren amaieran gehituko da, indarreko legezko tasaren arabera.
  • Fakturazioa: Ordainketak eta harpidetzak Stripe bidez kudeatzen dira. Erabiltzaileak datu zuzenak emateko konpromisoa hartzen du.
  • Itzulketak: Zerbitzu digitala denez, eta baliabide teknikoak (SaaS web-slota eta .EUS domeinuaren erregistro asinkronoa) kontratazio-unean berehala eta klik bakarrean aktibatzen direnez, ez da itzulketarik egingo behin zerbitzua hasitakoan, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren salbuespenei jarraituz.

5. ERABILERA DEBEKATUAK ETA ERANTZUKIZUNA

Erabiltzaileak BAAI.EUS bidez sortutako webguneen eta dendako edukien erabilera zilegia, etikoa eta indarrean dagoen legediaren araberakoa egingo duela bermatzen du. Berariaz debekatuta dago sortutako webguneetan honako ekintza hauek burutzea:

  • Hirugarrenen eskubideak, pribatutasuna, datu pertsonalak edo jabetza intelektual eta industriala (markak, patenteak, egile-eskubideak) urratzen dituen edukia, testua edo irudiak argitaratzea.
  • Jabetza industrialaren edo intelektualaren falsifikazioak diren produktuak salgai jartzea integratutako e-commerce denda-moduluan, edota iruzurrezko merkataritza-ekintzak burutzea.
  • Webguneak spam-a, phishing-a, malwarea zabaltzeko edo erabiltzaileak engainatzeko legez kanpoko orrialde gisa erabiltzea.
  • Eduki pornografikoak, bortitzak, xenofoboak, diskriminatzaileak edo terrorismoa zein delitua sustatzen dutenak argitaratzea eta zabaltzea.

Jabeak (PUNTUEUS) ez du bere gain hartuko erabiltzaileak Latxa AA motorraren bidez edo web-sortzailearekin argitaratutako edukien ondoriozko kalteen erantzukizun zibil, penal edo administratiborik. Erabiltzailea da bere webgunean argitaratzen den edozein informazioren eta denda bidez saltzen diren produktuen arduradun juridiko bakarra. Jabeak eskubidea du baldintza hauek urratzen dituzten webguneak edo kontuak berehala eta abisurik gabe blokeatzeko edo ezabatzeko


6. KOMUNIKAZIO ELEKTRONIKOAK ETA INFORMAZIOA 

LSSICE legearen 21. artikuluari jarraituz, Erabiltzaileak berariazko baimena ematen dio Jabeari berarekin harremanetan jartzeko posta elektroniko bidez, zerbitzuaren funtzionamendurako ezinbestekoak diren jakinarazpen teknikoak (mantentze-lanak, plataformaren eguneratzeak), segurtasun-oharrak eta informazio administratiboa (fakturazioa, domeinuaren iraungitze-alertak) bideratzeko.

7. ZERBITZUA BERTAN BEHERA UZTEA (BAJA), DOMEINUAREN KUDEAKETA ETA DATUAK EZABATZEA

Erabiltzaileak edozein unetan utzi dezake zerbitzua bertan behera bere kontrol-paneletik. Harpidetza eteten denean, honako prozesu hauek aplikatuko dira:

  • Webgunearen edukiak eta denda: Kontua edo harpidetza eteten denean, webgunea eta denda ez dira publikoki ikusgai egongo, baina Jabeak 30 eguneko "epe segurua" gordeko du datu, txantiloi eta egitura osoa zerbitzarietan mantenduz. Epe horretan, erabiltzaileak harpidetza berritu eta zerbitzua berrezarri dezake bere webgunea berreskuratzeko. 30 eguneko epe hori igarotakoan, web-edukien behin betiko ezabapena erabatekoa eta itzuezina izango da.
  • Domeinuaren jabetza eta kudeaketa: BAAI.EUS bidez erregistratutako .EUS domeinuaren jabetza Erabiltzailearena da. Harpidetza bertan behera uzteak webgunearen argitalpena eteten du (ez da ikusgai egongo), baina domeinuak indarrean jarraituko du kontratatutako urteko epea amaitu arte. Erabiltzaileak aukera izango du domeinua beste hornitzaile (erregistradore) batera migratzeko (transferitzeko) epe horretan, Jabeak mugarik jarri gabe.
  • Domeinua iraungitzea eta ezabatzea: Urteko erregistro-aldia amaitu eta erabiltzaileak BAAI.EUS harpidetza berritu ez badu (edo domeinua beste hornitzaile batera eraman ez badu), domeinua iraungitze-prozesuan sartuko da (CoreHub gateway eta ICANN araudiek ezarritako bizi-zikloari jarraituz). Iraungitze-datatik aurrera, behin epe legal horiek igarota, domeinua askatu egingo da eta hirugarren edonork erregistratu ahal izango du berriro, PUNTUEUSek horren gaineko inolako erantzukizunik izan gabe.



Sortu txantiloi batekin

Aukeratu aurrez landutako disenu profesional bat.

*Probatu doan 14 egunez


Sortu

AA bidez

Konektatu zure sareko profiletako informaziora.

*Probatu doan 14 egunez


Sortu hutsetik hasita

Hasi orrialde zuri batekin eta gehitu nahi dituzun elementuak

*Probatu doan 14 egunez