1. DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNAK
Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren (DBLO-EB) eta Europako 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorraren (RGPD) arabera, BAAI.EUS plataforman jasotako datuen tratamenduaren arduradun bakarra honako hau da:
- Arduraduna: PUNTUEUS Fundazioa (IFZ: G75060178)
- Helbidea: Kalebarren plaza 3, 20870 Elgoibar (Gipuzkoa)
- E-posta: info@puntu.eus
- Datuen Babeserako Ordezkaria (DBO/DPD): dba@puntu.eus.
-
2. TRATATUTAKO DATUAK, HELBURUA ETA HIRUGARRENEI EMATEA
Erabiltzaileen datu pertsonalak honako kategoria, helburu, jatorri eta lagatzeen arabera tratatuko dira BAAI.EUS zerbitzua emateko:
- Erregistro eta Fakturazio datuak: Izena, abizenak, IFZ/NAN, helbide fiskala eta harremanetarako posta elektronikoa. Datu hauek erabiltzaileak ematen ditu alta ematean, eta Stripe pasabide seguruaren bidez bideratuko dira harpidetzak kudeatzeko, ordainketak segurtasunez prozesatzeko eta legezko zerga-betebeharrak (Ogasuna) betetzeko.
- Domeinuen erregistroa : .EUS domeinua klik bakarrarekin erregistratu, delegatu eta aktibatu ahal izateko, kontratu-harremana betetzeko ezinbestekoa da titularraren datuak (izena, posta elektronikoa, telefonoa eta helbidea) CORE (Core International-Internet Domain Registry) erregistradore ofizialari komunikatu eta lagatzea. BAAI.EUS-ek berrsaltzaile (reseller) gisa jarduten du, eta CORE da ICANN araudiaren arabera erregistroaren kudeaketa legala eta administratiboa egiten duena.
- Erabiltzailearen edukiak eta sare sozialak: Webgunea modu optimoan eta adimendunean sortzeko erabiltzaileak emandako negozio-deskribapena. Era berean, erabiltzaileak berariaz alta-prozesuan bere profilak identifikatuz baimena ematen badu, bere sare sozialetatik (Google Business, Instagram, Facebook) jatorrizko irudiak, testuak eta oinarrizko informazioa inportatuko dira. Datu hauen helburu bakarra erabiltzaileak eskatutako webgunea eta denda eraikitzea da.
- Komunikazio tekniko, administratiboak eta segurtasunekoak: Erabiltzaileari zerbitzuaren egoerari, Brizy Cloud edo Ecwid plataformaren eguneratze teknikoei, zibersegurtasun-alertei (pasahitzak berrezartzea, baimenik gabeko sarbideak) eta domeinuaren bizi-zikloari edota iraungitze-tasei buruzko informazioa bidaltzea posta elektroniko bidez. Komunikazio hauek ezinbestekotzat jotzen dira kontratu-harremana modu egokian mantentzeko eta erabiltzailearen segurtasun digitala bermatzeko
3. DATUEN KOKAPENA ETA SEGURTASUNA
Zure datuen pribatutasuna eta segurtasuna bermatzeko, azpiegitura eta protokolo zatitu baina koordinatuak erabiltzen ditugu:
- ENS Ziurtagiria: PUNTUEUSek ENS (Esquema Nacional de Seguridad) bitarteko mailako ziurtagiria du, datu-fluxu guztien segurtasun-gobernantza gorena ziurtatuz.
- Latxa AA eta tokiko tratamendua: Webguneen testu eta eduki adimendunak sortzeko prozesua EHUko HiTZ Zentroaren Latxa LLM eredu irekiaren bidez egiten da. Inferentzia eta AAren tratamendu-prozesu guztia Euskal Herrian kokatutako zerbitzari seguruetan egiten da, zure informazioaren subiranotasun osoa bermatuz eta Europako AI Act (UE 2024/1689) araudia betez.
- Webgunearen Ostatatzea (Hosting) eta Babeskopiak: Behin Latxa AArekin webgunearen egitura eta edukiak sortuta, azken webgunearen ostatatze-zerbitzua, mantentzea eta eguneroko babeskopiak Brizy (Brizy Cloud) hornitzailearen hodeiko azpiegitura teknologikoan egiten dira. Hornitzaile honek bere zerbitzu-baldintzetan eta DPA (Data Processing Addendum) dokumentuan jasotakoaren arabera, datuak Europar Batasuneko (EB) zerbitzari seguruetan ostatatzeko eta indarrean dagoen GDPR araudia zorrotz errespetatzeko konpromiso juridiko eta teknikoa du.
4. LEGITIMAZIOA
Tratamendurako oinarri juridiko nagusia erabiltzaileak onartutako zerbitzu-kontratua exekutatzea da (BAAI.EUSen erabilera-baldintzak). Fakturazioari eta zergak ordaintzeari dagozkion datuen kasuan, legitimazioa legezko betebeharrak betetzea da. Sare sozialetatik edukiak erauzteko, oinarria erabiltzaileak emandako berariazko baimena da.
5. ESKUBIDEAK
Erabiltzaileak bere datu pertsonalen gaineko eskubide osoa du. Edonoiz erabili ditzake bere atzitzeko, zuzentzeko, ezabatzeko (ahazteko eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna eskatzeko (estandar irekietan) eta tratamenduaren aurka egiteko eskubideak.
Horretarako, mezu bat bidali behar du dba@puntu.eus helbidera, bere nortasuna egiaztatzen duen agiri batekin (NAN edo antzekoa). Era berean, eskubidea du erreklamazioa aurkezteko Datuen Babeserako Espainiako Agentzian (AEPD) bere eskubideak urratu direla uste badu.