HASI SORTZEN

Sortu txantiloi batekin

Aukeratu aurrez landutako disenu profesional bat.

*Probatu doan 14 egunez


Sortu

AA bidez

Konektatu zure sareko profiletako informaziora.

*Probatu doan 14 egunez


Sortu hutsetik hasita

Hasi orrialde zuri batekin eta gehitu nahi dituzun elementuak

*Probatu doan 14 egunez

Laguntza-gunea

Zure galdera guztien erantzunak leku bakarrean. Aurkitu behar duzun informazioa gure ohiko galderetan,

gida praktikoetan eta bideo-tutorialetan, edo jarri gurekin harremanetan

Ohiko galderak


Koderik gabe diseina dezaket nire webgune osoa?

Bai, erabat. Gure editore bisuala "arrastatu eta utzi" sisteman oinarritzen da. Horri esker, testuak, irudiak, bideoak eta bloke aurreratuak nahi duzun tokian jar ditzakezu klik bakar batekin, kode lerro bakar bat ere ukitu gabe.

Zer gertatzen da nire webgunea mugikorrean gaizki ikusten bada?

Gure txantiloi eta elementu guztiak guztietara automatikoki egokitzen dira. Hala ere, zerbait zehatzago moldatu nahi baduzu, mugikorrentzako editore espezifikora aldatu zaitezke eta xehetasun bakoitza pertsonalizatu, ordenagailuko bertsioari eragin gabe.

Nola funtzionatzen du itzulpen automatikoak hizkuntza anitzeko webguneetan?

Oso erraza da. Webgunean hizkuntza berri bat gehitzen duzunean, itzulpen moduluaren bitartez eduki guztien itzulpen automatikoa egin dezakezu.

Sistemak nola kudeatzen du nire .EUS domeinua?

Konfigurazio tekniko konplexuak ahaztu ditzakezu. Urteko plana hautatzean edo zure domeinua ekartzean, gure sistemak automatikoki kudeatzen ditu aktibazioa, DNS bideratzeak eta SSL segurtasun-ziurtagiria. Zuk ez duzu ezer konfiguratu behar.

Zerbitzaria eta ostatzea nire kabuz kontratatu behar ditut?

Ez, ez dago beharrik. BAAI.eus-en plan guztiek hosting profesionala barne dute. Zure webgunea gure zerbitzari ultra-azkar eta fidagarrietan ostatatuko da, mugarik gabeko biltegiratze eta banda-zabalerarekin (CDN eta SSL barne), abiadura eta segurtasun handiena ziurtatzeko.

Nire webguneak babeskopiak egiten ditu automatikoki?

Bai, gure zerbitzariek zure webgunearen eta datuen segurtasun-kopiak egiten dituzte egunero. Inoiz zerbait nahi gabe ezabatzen baduzu edo aldaketa baten ondoren aurreko bertsio batera itzuli nahi baduzu, laguntza-zerbitzuari eskatu eta berehala leheneratuko dugu.

Nola laguntzen dit BAAI.eus-ek nire webgunea Google-n kokatzen?

Gure plataformak SEO tresna integratuak ditu. Koderik ukitu gabe, orrialde bakoitzaren tituluak (Meta Titles), deskribapenak (Meta Descriptions) eta irudien testuak (Alt Text) erraz konfiguratu ditzakezu. Gainera, gure kode garbiari eta hosting azkarreari esker, Google-k begi honekin ikusten dituen karga-abiadura bikainak lortuko dituzu.

Lotu ditzaket Google Analytics edo Google Search Console bezalako tresnak?

Bai, erabat. Zure webgunearen ezarpenetan kode-blokeak (Pixelak, scriptak edo jarraipen-id-ak) integratzeko atal espezifiko bat daukazu. Bertan itsatsi ditzakezu Google Analytics, Google Tag Manager edo Meta (Facebook) Pixel kodeak zure bisitarien estatistikak zehatz-mehatz neurtzeko.

Nola funtzionatzen du denda elektronikoaren gehigarriak?

Zure webgunean produktuak saltzen hasi nahi duzunean, e-commerce gehigarria aktibatu besterik ez duzu egin behar. Ecwid bidezko integrazioari esker, produktu fisikoak, deskarga digitalak edo harpidetzak kudeatzeko denda indartsu bat izango duzu, produktuen katalogoarekin, saskiarekin eta stock-kontrolarekin.

Guk ordaindu behar dugu salmenten gaineko komisiorik?

Ez, BAAI.eus-ek ez du ezer kobratzen zure salmenten gaineko ehuneko gisa (%0ko komisioa). Zure irabazi guztiak zuretzat dira. Transakzio-gastu bakarrak zuk aukeratutako ordainketa-pasabideak (Stripe edo PayPal, adibidez) berezkoak dituenak izango dira.

Formulario pertsonalizatuak sortu ditzaket kontaktuak edo datuak jasotzeko?

Bai, noski. Plataformak artikuluak eta albisteak modu errazean argitaratzeko sistemabarneratuta dauka. Txantiloi dinamikoak diseina ditzakezu, sarrerak kategorien arabera antolatu eta zure edukia sare sozialetan partekatzeko prest utzi.

Nola txertatu ditzaket bideoak edo mapak nire orrialdean?

Oso erraza da. "Arrastatu eta utzi" editorean Bideo eta Mapa elementuak daukazu. Nahikoa da YouTube/Vimeo bideo baten esteka edo Google Maps-eko helbidea itsastea, eta zure webgunean modu interaktiboan agertuko da berehala, mugikorretarako egokituta.

Nola funtzionatzen du rol kudeatzaileak

Funtzio honek zure bezeroek webgunearen administrazio-panelean zer ikusi eta aldatu dezaketen mugatzeko aukera ematen dizu. Adibidez, bezeroari testuak edo irudiak aldatzeko baimena eman diezaiokezu, baina diseinu orokorra edo ezarpen teknikoak blokeatu, norbaitek lana nahi gabe hondatu ez dezan.

Webgune guztiak leku bakarretik kontrolatu ditzaket?

Bai, gure kontrol-panel zentralizatuari esker, zure agentziak sortutako proiektu guztiak profil bakarretik kudeatu ditzakezu. Ez duzu kontu desberdinetan sartu eta irten ibili beharrik; klik batekin sartuko zara bakoitzaren editorean.

Dagoeneko WordPress edo beste plataforma batean badut webgunea, hona ekarri dezaket?

Webguneen egitura teknikoa desberdina denez, ezin da klik bakar batekin automatikoki migratu. Hala ere, zure edukiak (testuak eta irudiak) kopiatu eta BAAI.eus-en diseinu profesional baten gainean jartzea oso denbora gutxiko kontua izango da. 

Zer gertatzen da nire webgunearekin plana berritzen ez badut edo bertan behera uzten badut?

Zure webgunea desaktibatu egingo da eta ez da interneten ikusgai egongo, baina gure zerbitzariek gordeta mantenduko dute denbora-tarte batez, datuak berreskuratu edo plana berriro aktibatu nahi baduzu ere. Zalantzarik badut, nola jarri naiteke harremanetan?

Zure kontrol-panelean "Laguntza" atal zuzen bat aurkituko duzu. Horrez gain, posta elektronikoz idatz dezakezu guregana. Gure aditu-taldeak euskaraz erantzungo dizu zuzenean, gertuko tratuz eta bot edo erantzun automatizaturik gabe, arazoa lehenbailehen konpontzeko.

Baai.eus akademia

Gida praktikoak

Plataformaren txoko guztiak ezagutzeko gida sakonak.

Bideotutorialak

Pausoz pausoko bideotutorialak, lehen pausotik webgunea argitaratu arte.

Zalantzarik?

Jarri gurekin harremanetan

BAAI darabiltenek diotena

Euren negozioak garatzeko baai.eus webguneak martxan dituzten bezeroak

“Tardé tres días en tener mi tienda online lista. Sin código, sin complicaciones, solo resultados.

“BAAI.EUS-i esker, nire proiektuaren webgunea azkar eta erraz sortu ahal izan dut, web-garapenari buruz inolako ezagutzarik izan gabe”

“Tardé tres días en tener mi tienda online lista. Sin código, sin complicaciones, solo resultados.”

Sortu txantiloi batekin

Aukeratu aurrez landutako disenu profesional bat.

*Probatu doan 14 egunez


Sortu

AA bidez

Konektatu zure sareko profiletako informaziora.

*Probatu doan 14 egunez


Sortu hutsetik hasita

Hasi orrialde zuri batekin eta gehitu nahi dituzun elementuak

*Probatu doan 14 egunez